jueves, 7 de marzo de 2013

EUSKAL DANTZAK

                                                         EUSKAL DANTZAREN HISTORIA



Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea.

-MOTAK:
  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
    • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
    • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
            HAUEXEK DIRA EUSKAL HERRIKO DANTZARIK OSPETSUENAK ETA GARRANTZITSUENAK:
    • 1.1 Arku-dantza
    • 1.2 Auritzeko dantzak
    • 1.3 Aurreskua
    • 1.4 Axeri dantza
    • 1.5 Axuri beltza
    • 1.6 Dantzari dantza
    • 1.7 Erriberako dantzak
    • 1.8 Erronkariko Ttun-ttuna
    • 1.9 Ezpata-dantza
    • 1.10 Iribasko Ingurutxoa
    • 1.11 Larrain Dantza
    • 1.12 Kaxarranka
    • 1.13 Lapurdiko Kaskarotak
    • 1.14 Sorgin Dantza
    • 1.15 Lapurdiko Inauteria
    • 1.16 Luzaideko Inauteria
    • 1.17 Otsagiko Dantzak
    • 1.18 Sagar Dantza
    • 1.19 Xemeingo ezpata dantza eta Mahai gainekoa
    • 1.20 Zahagi dantza
    • 1.21 Zinta-dantza
    • 1.22 Zubietako Inauteria
    • 1.23 Zuberoako maskarada

    ABESLARI OSPETSUAK

                                                                   ABESLARIAK

                                                           
                                                               MIKEL LABOA


    Mikel Laboa Mantzizidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare.
    Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona.





                                                        BENITO LERTXUNDI
     
    Benito Lertxundi Esoain (1942ko urtarrilaren 6a, Orio, Gipuzkoa) euskal abeslaria da, folk musikaren arloan diharduena, beste estilo batzuekin nahasketak eginda. Ez Dok Amairuko kide izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian bai kanpoan.Bederatzi anai-arrebatatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.


     
     
    XABIER LETE
     
     
     
    Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen.
    Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: "Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen". 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
     
     
     
    ERRAMUN MARTIKORENA
     
    Erramun Martikorena, goitizenez Otsobi (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943) artzaina eta euskal abeslaria da, folk musikan diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi zion, baina 2008az geroztik jendaurreko ekitaldietara itzulia da, bakanago bada ere

    martes, 19 de febrero de 2013

    MUSIKA TRESNAK

                                            
                               EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNA GARRANTZITSUENAK


    -ALBOKA:

    Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena.Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez.
      
     
    -TXISTUA:                                                                                       
     
    Txistua, tradizioz FA sostenituan afinatua, hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.
    -JATORRIA:

    Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.
    Hezurrezkoak, kanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egur exotikoagoekin fabrikatzen dira. Jesuiten idatzizko tradizioagatik, XVIII. mendeko laginak ezagutzen ditugu; garai honetan ikus daiteke zuloen arteko distantzia gaur egungoaren desberdina zela

    -ERABILERA: Txistua esku bakarraz jotzen da, ezker eskuaz. Hatz nagia eraztunean sartzen da, txistua eror ez dadin. Beste bi behatzak (hatz luzea eta erakuslea), goiko bi zuloetan joaten dira, behatz lodia, atzeko zuloan eta behatz txikia sostenitu eta bemolak egiteko erabiltzen da txistuaren azpiko zuloan kokatuz. Eskuin eskuarekin, danbolina jotzen da.
     
     

    EUSKAL HERRRIKO TALDE BATZUK


                                            
        
                                   EUSKAL HERRIKO MUSIKA TALDEAK



    -GATIBU: Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua, Exkixuko kantari ohi Alex Sarduiren inguruan. Haimar Arejita da gitarra-jotzailea, Frik, Noiz eta Einbigu taldeetatik igaro ostean. Mikel Caballero, gitarra elektrikoko irakaslea, baxuaz eta sanplerraz arduratzen da.
    TALDEKIDEAK:

                                                          


  • Alex Sardui
  • Haimar Arejita
  • Mikel Caballero
  • Gaizka Salazar

  • -BETAGARRI:Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1993an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.

    TALDEKIDEAK:

  • Iñaki Ortiz de Villalba, abeslaria.
  • Aitor Agirre, gitarra-jotzailea.
  • David Gabiña, saxofoijolea.
  • Gontzo, gitarra-jotzailea.
  • Barney Dinosaurioa, bateriajolea.
  • Mikel Sanz, tronboijolea.
  • Unai Lobo, tronpetajolea.
  • Pablo Rodríguez, baxu-jotzailea.
  • Iosu Izagirre, baxu-jotzaile berria (Pablo Rodriguez-en ordezkoa).













  • -BERRI TXARRAK:
    Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
    Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan,besteak beste,egin baitituzte.

    TALDEKIDEAK:
     
      -   Gorka Urbizu - ahotsa eta gitarra.
      -  Galder Izagirre - bateria (2010etik).
      - David Gonzalez - baxua (2008tik).

     






    martes, 29 de enero de 2013

    EUSKAL HERRIKO HISTORIA TXIKIA

                                                  EUSKAL HERRIKO MUSIKA

    -HISTORIA:

    Euskal Herriko musika bertan egindako mota guztietakoa hartuko dugu barne:Musika klasikoa, Folk musika, Rock, Pop...

    Trikitixa