jueves, 7 de marzo de 2013

EUSKAL DANTZAK

                                                         EUSKAL DANTZAREN HISTORIA



Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea.

-MOTAK:
  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
    • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
    • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
            HAUEXEK DIRA EUSKAL HERRIKO DANTZARIK OSPETSUENAK ETA GARRANTZITSUENAK:
    • 1.1 Arku-dantza
    • 1.2 Auritzeko dantzak
    • 1.3 Aurreskua
    • 1.4 Axeri dantza
    • 1.5 Axuri beltza
    • 1.6 Dantzari dantza
    • 1.7 Erriberako dantzak
    • 1.8 Erronkariko Ttun-ttuna
    • 1.9 Ezpata-dantza
    • 1.10 Iribasko Ingurutxoa
    • 1.11 Larrain Dantza
    • 1.12 Kaxarranka
    • 1.13 Lapurdiko Kaskarotak
    • 1.14 Sorgin Dantza
    • 1.15 Lapurdiko Inauteria
    • 1.16 Luzaideko Inauteria
    • 1.17 Otsagiko Dantzak
    • 1.18 Sagar Dantza
    • 1.19 Xemeingo ezpata dantza eta Mahai gainekoa
    • 1.20 Zahagi dantza
    • 1.21 Zinta-dantza
    • 1.22 Zubietako Inauteria
    • 1.23 Zuberoako maskarada

    ABESLARI OSPETSUAK

                                                                   ABESLARIAK

                                                           
                                                               MIKEL LABOA


    Mikel Laboa Mantzizidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare.
    Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona.





                                                        BENITO LERTXUNDI
     
    Benito Lertxundi Esoain (1942ko urtarrilaren 6a, Orio, Gipuzkoa) euskal abeslaria da, folk musikaren arloan diharduena, beste estilo batzuekin nahasketak eginda. Ez Dok Amairuko kide izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian bai kanpoan.Bederatzi anai-arrebatatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.


     
     
    XABIER LETE
     
     
     
    Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen.
    Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: "Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen". 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
     
     
     
    ERRAMUN MARTIKORENA
     
    Erramun Martikorena, goitizenez Otsobi (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943) artzaina eta euskal abeslaria da, folk musikan diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi zion, baina 2008az geroztik jendaurreko ekitaldietara itzulia da, bakanago bada ere